XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIRUGARRENA.- Egia da nire ordezkatua eta auzijartzailea bananduta bizi direla 1979ko abuztuaren 7az geroztik, emaztea ...kaleko ...an eta senarra ... kaleko ...an, bakar-bakarrik.

Bananketa honen zioa izan zen, emazteak, inolako motibo justifikaturik gabe, ezkontegoitza abandonatu zuela berarekin eramanez beren gogoz kontra garai hartan adin txikikoak ziren matrimonioaren umeak, eta horren ondorioz Hiriburu honetako Instrukzio-epaitegietako 8 zenbakikoak familia edo etxea abandonatzeko delitu-ustezkoagatiko prozedura egokiari ekin zion beraren aurka.

Ondorengo hilabete guztietan, nire ordezkatua alferrik saiatu zen bere emaztea ezkontegoitzara itzul zedin, bere onuran baino gehiago umeenean pentsatuz, baina hala ere, emazteak karta-sail bat bidali zion edukin faltsu eta iraingarrizkoekin, berriro ez zela ezkontegoitzara itzuliko esanez.

Erabat faltsu eta tendentziosoa da nire ordezkatuak bere emazteari ezkonbizitzako momentu bakar batean ere inolako irain edo laidorik egin diona, aitzitik baizik ereduzko senar eta guraso bat bezala portatu da beti, eta are gehiago, bi lan batera egitera ere iritsi izan da beretarren ongizate handiago bat lortzearren.

Aurreko guzti honek, aldez aurretik aitortzen dugu ez duela munta handirik dibortzioko prozedura honetan, zeinak ezkontideen elkarbizitzaren hausturako egoera objektiboak begiesten baititu, ezertxotarako kontuan izan gabe berorren zioak.

Hala ere ordea alderdi honek ezin ditzake aipatu gabe utzi, errealitatea leialki jasotzen duen erantzun egokia eman gabe, demandako hirugarren egitatean jaulkitzen diren akusazio faltsu eta justifikaziogabe guzti horiek.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Eskuduntza eta prozedura.-

Ez dago ezer kontrajartzekorik koerlatiboei liskar honetan aditzen ari den Epaitegiaren eskuduntzari dagokionez eta jarraitu beharreko prozedurari buruz.

Funtsa eta legitimazioa.-

Ezin aplikatu zaizkio kasu honi Kode Zibileko 86. artikuluko hirugarren apartatuan jasotako kausak, zeren eta kausa horiek galdatzen duten bi urteko epealdia bi kasutan bakarrik hartu ahal izango baita kontuan, hau da, edo ezkontideek bananketako egitatea libreki baiesten dutenean, edota dibortzioa eskatzen duenak modu fedemaile batean kreditatzen duenean de factoko bananketari hasiera ematerakoan bestea bananketako kausan sartua aurkitzen dela.

Legitimazioari dagokionez, berriz, orobat konstarazten dugu ezin aplika dakiokeela kasu honi seigarren xedapen gehigarria, (...).